Oraingoz, baina, denda eskualdatzeak dakartzan zereginekin dabiltza. Horretan jardun dute buru-belarri oraingo astean. Adibidez, azken 12 urteotan bertako kudeatzaile izan den Aitziber Gorosabelek denda husten dihardu eta kudeatzaile berriek, berriz, batez ere burokrazia kontuetan dihardute.
Ahalik eta lasterren zabaltzekotan
Gauzak horrela, oraindik ezin dute zehaztu noiz zabalduko duten atzera ere. Dena den, kudeatzaile berrien asmoa da ahalik eta lasterren zabaltzea Labidea oinarrizko produktuen denda.
Gabilondok eta Salaberrik sei hilabeterako hartu dute Labidea, kontratua urtebetera luzatzeko aukerarekin.