Baserriak erabiliko dituzte atzera ere 2014ko egutegia ilustratzeko

Ubane Madera 2013ko aza. 25a, 09:50

Azaroa bukatzear dagoen honetan, Leintz Gatzagako Udalak badihardu datorren urteko egutegia prestatzen; herritarren artean banatzen duen egutegia, alegia. "Orain artekoari jarraipena emanez, Gatzagako baserriekin ilustratzen segituko dugu 2014ko egutegia.

Banaka batzuk falta dira guztien errepasoari bukaera emateko", adierazi du Iñaki Agirreurretak, Kultura zinegotziak. "Goierri zein Olaun auzoetako, bietako baserriak falta dira, baina aurten Olaun aldera joko dut", gaineratu du.

Hain zuzen, falta diren baserri horien argazkiak ateratzeke dituela jakinarazi du Iñaki Agirreurretak, hori egin ahal izateko "eguraldia apur bat argitzeko" zain dago-eta zinegotzia.

Gabon bezperan

Kontuak kontu, Gabonetarako gertu izan behar du egutegia, Gabon bezperan, abenduaren 24an, baserriz baserri Leintz Gatzagako ume eta nagusien kantu-bisita aprobetxatuko dute-eta baserri guztietan eta herrian egutegia banatzeko. 200-300 ale aterako dituzte horretarako. Eta banaketa egin ostean, ale batzuk Udalaren esku geratzen direla kontuan hartuta, norbaitek ale bat baino gehiago nahiko balu, bada, udaletxean eskatzeko aukera dagoela esan du Agirreurretak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak