Gehienetan herri bateko bizilagunekin lotutako argazkilaritza lanen bat egin izan denean, ezaugarri zehatzen bat duten bizilagunei ateratzen zaizkie bakarrik argazkiak: pertsona ezagunak, nagusiak… Bada, Leintz Gatzagan abiatutako ekimenaren helburua da bertako bizilagun guzti-guztiei ateratzea erretratu bana.
Web orrian, eta zerbait gehiago
Behin erretratuak aterata, horiek zelanbait argitaratu gura dituzte. Azken hori zela egin oraindik erabakitzeke dago. Seguru aski Leintz Gatzagaren Udalaren web orrian argitaratuko dituzte guztiak, baina gero beste zerbait gehiago ere egin nahiko luke Diaz de Tuesta argazkilariak, hau da, bestelako formaturen batean ere eman argitara. Edozelan ere, hori, bereziki, aurrekontuaren arabera erabakiko dute.