Gaztainak eta txirrindularitza San Milixan ferian nagusi

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko aza. 10a, 17:24

San Milixan feria egin dute gaur, domeka, Leintz Gatzagan. Frontoia artisauen erakustoki bilakatu da, eta jendeak postu ezberdinetatik kuxkuxean aritzeko aprobetxatu du. Ez dira falta izan Sorginek prestatutako taloak eta arrakasta izan dute beste behin, gainera. Kanpoaldean gaztainek toki berezi bat izan dute: gaztain erreak; gaztain iriz egindako ogia, galletak...

Frontoia euritik babesteko toki bikaina bilakatu da Leintz Gatzagan eta berogailuei esker jendeak gustura ikusi ditu  San Milixan feriara bertaratutako artisauen lanak.

Lehen begiratuan, behintzat, batez ere jatekoak eduki du gaur arrakasta: Sorginek prestatutako talo eta salda jan-edan dute askok. Kanpoaldean Alberto Altubek bitxikeriak kontatzen zizkien gaztaina protagonista zen postura bertaratzen zirenei: "Garai batetan biztanleen dietaren parte zen gaztaina, eta ogia egiteko gaztain-irina erabiltzen zen, baita galletak, pastak, bizkotxoa...".

Baina entzuteaz gainera, jendeak produktu horiek dastatzeko aukera ere izan dute: "Den-dena dago ederra".

Txirrindularitzako bitxikeriak

Dorletako Ama txirrindulari taldeak, ostera, postua ipini du. Eta bertan urteetan zehar txirrindulariek Dorletako amari opari moduan utzitakoak erakutsi dituzte. Eta ez da bitxikeriarik falta izan, Joserra Agirreurretak azaldu duenez: "Italiako Giroa 1975ean irabazi zuen Francisco Galdosen mailota, Ramon Mendiburu Fagorreko txirrindulariarena zein Olano eta Lejarretarenak...".

Eta gainera, Eibarko pertsona batek eskuz egindako bizikleta txiki bat ere ikusgai egon da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak