Ura, zaborra, IBIa, trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko zerga eta obrekin lotutako tasak. Horiexen prezioa erabakiko du, besteak beste, osoko bilkurak arratsaldeko batzarrean. Hain justu ere, horiexek dira herritar gehienengan interes eta kezkarik handienak sorrarazten dituzten ordaindu beharrekoak.
Debagoieneko gainontzeko herrietan moduan, krisiak baldintzatuta hartuko dute igoeraren zenbatekoaren gaineko erabakia udal ordezkariek.