Modu xumean ospatu dute gatzagar edadetuenaren eguna, familia eta lagun artean. Eugenio Otsoak, Leintz Gatzagako alkateak Jakion kontserben otarra oparitzeaz gain bertsoa ere egin dio Beitiari. Hala kontatzen du bertsoak Narciso Beitiaren bizitza:
Mila bederatzireun eta hamar
San Narzismo egunian
Artuak karantzeko aruan
Jaio zinen baserrian
Makina bat uso pasa dira
Ordutik Euskal Herrian
Udazkena baita garaia
Ego haizea danian
Zenbait hiri ekarri duzu
Idi burdinen gainian
Ganauen oheak eitteko
Asteisoloko itoian
Eskuserria eta aizkora
Erabiliz mendian
Pago egurra ez zen faltatzen
Berotzeko sukaldian
Medeluzeko baserritarraz
Harro gaude Leintz aldian
ZORION BEROENA NARZISO
EHUN DA HIRUGARREN URTIAN