Argazkiek erakusten duten moduan, zuhaitz punta batean egin du habia liztor beltzak. Eta horrek ezinezko egiten du suhiltzaileen ohiko jarduna habia hori kentzeko. "Mendiko zaindariak kentzen ditu habiak halako kasuetan, tiroka", argitu dute suhiltzaileen bulegotik.
Hori horrela, zain da orain Leintz Gatzagako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi behar dio-eta, noiz kenduko duten habia. Bien bitartean, "kontuz ibiltzeko" gomendioa egin gura die herrikide eta bisitariei udal ordezkariek.