Zapatuan, udaletxea zabalik, ehiza esparruaren enkantea dela-eta

Ubane Madera 2013ko irailaren 26a

Ez ohiko jarduna izango dute oraingo asteburuko zapatuan Leintz Gatzagako Udaletxean. Izan ere, zabaldu egingo dute udaletxeko bulego nagusia, ordutegi berezian eta zeregin berezi baterako: 09:00etatik 13:00etara, ehiza esparruaren enkantearekin lotutako informazioa eman eta proposamenak jasotzeko.

Aste osoan dihardute Leintz Gatzagako Udaletxean ehiza esparruaren erabilera adjudikatzeko deitu duten enkantea dela-eta, ehiztariak eta ehiza-zaleei arreta ematen. Halako joan-etorri handia dago, ezen erabaki dutela zapatuan ere udaletxea zabaldu egingo dutela, gai horrekin lotutako informazioa eman eta enkanterako proposamenak jasotzeko.

Izan ere, astelehenean, irailaren 30ean (14:00etan) bukatzen da enkanterako proposamenak aurkezteko epea. Eta enkantea bera deitzeko presazko prozedura erabili dutenez, ahalik eta erraztasun gehien eman gura diete enkantean parte hartzeko interesa duten guztiei. 

Gutun-azalen irekiera, urriaren 1ean

Behin eskaintza ekonomiko guztiak batuta, gutun-azalak jendaurrean zabalduko dituzte. Aurkeztutako dokumentazio guztia ondo badago, urriaren 1ean (martitzena), 16:30ean egingo dute hori.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak