Dorletako Amako Sariko gaztetxoen finalak, domekan

Xabier Urtzelai 2013ko abuztuaren 31

Leintz Gatzagako jaien egitarau barruan, domekan, irailak 1, jokatuko dituzte Dorletako Amako pilota sariko gaztetxoen finalak. Hala, azken hilabeteotan sailkatze fasean egindako lanaren ostean, domekan izango da egun handia. 10:00etan hasita, prebenjamin, benjamin, alebin, infantil eta kadeteek jokatuko dute. Gazte mailatik hasi eta nagusietara arteko finalak, ostera, irailaren 14an jokatuko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak