Abuztuan ez da mediku zerbitzurik izango Gatzagan

Ubane Madera 2013ko uzt. 30a, 11:49

Udako oporraldiaren eraginez, udalerriko zenbait zerbitzu publikotan aldaketak izango dira iraileko lehen egunera arte. Mediku zerbitzua izango da horietako bat. Osakidetzatik jakinarazitakoaren arabera, oporretan ez da aukerarik izango mediku zerbitzua Gatzagan bertan jasotzeko.

Halakoetan ohi den moduan, gatzagarrek Eskoriatzako anbulatoriora jo beharko dute. Hori bai, aldez aurretik txanda eskatu beharko dute norberaren medikuarekin, honako telefono zenbakira deituta: 943 71 44 52. 

Udal zerbitzuak

Udal zerbitzuei dagokienez, berriz, kasu horretan aldaketa bakarra izango da: ez da aparejadorerik izango.
Hortik aparte, Udalak ohiko ordutegiarekin funtzionatuko du, eta herritarrei urte guztiko arreta zerbitzu bera emango die: 09:00etatik 14:00ak arte. Besteak beste, jakinarazi dute, gainera oraindik organikoak batzeko kuboak badituztela bulegoan, eta norbaitek halakoren bat beharko balu, abuztuan ere joan ahal dela eskuratzera.

Gizarte laguntzailea, berdin

Bestalde, gizarte laguntzaileari dagokionez, hark ere urte osoan moduan jardungo du lanean: martitzenetan (gaur), 09:00etatik 14:00ak bitartean izango da Gatzagan. Gogoan izan, hori bai, gizarte laguntzailearekin izateko ere,  aldez aurretik txanda eskatu beharra dagoela: 943 71 47 46.

Udal pilotalekua

Eta urte guztian moduan funtzionatuko duen beste zerbitzu publiko bat udal pilotalekuarena izango da. Bestela esanda, egunero egongo da zabalik, erabili gura duen edozeinendako, aparteko ekitaldi, pilota partidu edo antzekorik ez bada, behintzat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak