Nahiz eta zazpi partidu zeuden iragarrita, sei izan dira Leitz Gatzagako pilotalekuan ikusi direnak. Dorleta Pilota Txapelketaren finalerdiak jokatu dituzte gaur goizean eta antolatzaileak gustura geratu dira bai ikuskizunarekin, bai eta ikusle kopuruarekin ere.
Aurre-benjaminetan Larrañaga-Lazpiur bikote bergararrak 22 eta 7 irabazi dio Sarabia-Eraña bikote arrasatearrari. Eta Azkoitiko Etxaniz-Diaz de Cerio bikoteak, Azpeitiko Elosegi-Odriozolaren aurka zazpi tanto soilik egitea erdietsi du.
Benjaminetan Arrizabalaga eta Egigurenek osatutako taldeak Goenaga-Aztigarragari irabazi dio (22-10). Maila berean, Garitano-Otxandiano arrasatearren eta Goikoetxea-Marrero otxandiarren norgehiagoka bertan behera geratu da; bihar, astelehena, jokatuko dute Olaztin (Nafarroa).
Alebinetan, Alberdik eta Unanuek aise irabazi diote Galdos eta Mintegik osatutako bikoteari (22-9). Diaz de Heredia-Agirre eta Intxausti-Matxin bikoteen arteko lehia izan da jubeniletan; bigarrenak irabazi du, hamaika punturen aldeaz.
Eta seniorretan, Rodriguez-Resano bikoeak lau tantogatik irabazi dio Andueza-Zendoia bikoteari.