Udalekuetako azken irteera

Ubane Madera 2013ko uzt. 18a, 17:44

Gaur, eguena, Dorletara joango dira kanpinean herriko udalekuetan dabiltzan neska-mutikoak. Horixe izango da, hain justu, egingo duten udalekuetako azkeneko irteera. Pelikula ikusi, palomitak jan, jolastu… eta onena, gaua bertan egingo dute herriko gaztetxoek. Ekimenari amaiera borobila emateko, bihar goizean herrira jaitsi eta guztiek batera gosalduko dute.

Pozik amaituko dituzte, beraz, udalekuak. Eta pozik geratu dira, baita ere, udalekuon antolatzaileak, emaitzarekin. Izan ere, 13 neska-mutikok parte hartzeaz gainera (kopuru esanguratsua, Leintz Gatzagarako), udalekuon helburua bete egin dute: uztailean herriko gaztetxoei herrian bertan geratzeko moduko aisialdia eskaintzea, eta gaztetxoen bitartez, herria bera girotzea. Bestelako urte batzuekin alderatuta, "aldaketa nabarmena" egon dela kontatu dute Gurel elkartetik, udalekuak antolatu dituen elkartetik.

Errepikatzeko modukoa

Horrekin batera, Iñaki Gabilondo Gureleko kideak adierazi du datorren urtean "ahal izanez gero" errepikatu egingo zukeela esperientzia, "baina urtean batzar orokor bat egiten da urteko ekimenak eta beste zehazteko. Eta hor baloratu eta erabaki beharko da errepikatuko dugun edo ez", zegaztu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak