Lizarte taldeko Higinio Fernandez asturiarrak irabazi du aurtengo Dorletako Ama saria

Jagoba Domingo 2013ko uzt. 7a, 16:45

Helmugara esprint-ean heldu da hiru txirrindulariz osaturiko taldea, baina azken metroetan, Elite mailako Fernandez indartsuena izan da. Asturiarrak eta bere taldeak sekulako lasterketa egin dute gaurkoan, eta sailkapenean lehenengo postua lortzeaz gain, mendiko saria eta talde onenaren saria ere lortu dituzte.

Aipatzekoa da, bigarren eta hirugarren sailkatuak, Ion Iriarte eta Eddy Valdespino hurrenez-hurren, 23 urtetik azpikoak direla. Hauek ere lasterketa polita burutu dute, hala ere, azken metroetan asturiarrak indarrak hobeto erabili ditu. 108 txirrindularik hasi dute proba 10:00etan, eta 13:00ak inguruan helmugara, 65 heldu dira. Antolatzaileen ustez, emaitza oso polita izan da. Duela urte batzuetatik hona, korrikalari gehiagok parte hartzen dutelako Dorletako Ama txirrindulari proba honetan, data aldaketa tarteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak