Bertan batuko dira Gipuzkoako hainbat taldetan dabiltzan txirrindulari debagoiendarrak, baina batez ere Kanpanzar Harrobiko mutilendako izango da lasterketa garrantzitsua, etxean korritzen dutelako (Andramari sariaz batera). Dorletako Ama lasterketa gogorra izaten da, Gatzagako maldek min handia egiten dutelako tropelean. 119 kilometroko lasterketan hirutan igoko dute mendatea. Helmuga 13:00ak aldera izango da.