Arrakasta izan du udalekuetarako deialdiak

Ubane Madera 2013ko eka. 24a, 10:49

Pozik, oso pozik daude Gurel elkarteko kideak udalekuetarako egin duten deiak izandako erantzunarekin. "Beldurrarekin genbiltzan, baina azkenean giro polita izango da herrian, 14 neska-mutikok eman dute izena-eta. Oso balorazio positiboa egiten dugu", adierazi du Inaxio Gabilondo Gurel elkarteko kideak.

Hark emandako xehetasunen arabera, "denetarik pixka bat" izango dute udalekuotan. "Ume nagusienak 9 urte ditu, eta txikitxoenak, 3". 

Pare bat talde

Horrela, bi talde sortzeko asmoa du Gurelek. "Txikitxoenekin talde bat sortuko dugu, eta gainontzekoekin beste bat. Beraz, bi begirale izango ditugu", dio Gabilondok. Hain justu ere, Beñat Agirreurreta, Gatzagako ludotekako orain arteko zaintzailea izango da begiraleotako bat. Bestea ere, seguru aski, herrikoa izango da. 

Uztailaren 1etik

Udalekuak uztailaren 1ean hasiko dira, 19ra arte. "18 eta 19an txangoa egingo dugu", ekarri du gogora Gurel elkarteko kideak. Gainontzeko egunetan ahaleginduko dira ahalik eta denbora gehien aire libreko gauzak egiten ematen, "ea eguraldiak laguntzen duen", dio Gabilondok. Horren arabera, ludoteka izango dute, bestela, elkargune nagusi. Goiz eta arratsaldeko udalekua da Gurelek prestatu duena: 11:00etatik 13:00ak arte eta 17:00etatik 19:00ak arte. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak