Ehiza-barrutiaren legeztapenari dagokionez, Eugenio Otsoa alkateak jakinarazi zuen ehiza postuen distantziak, lekuak, babeslekuak… legeak dioenari egokituta daudela. Eta besteak beste, baserritarren azken protestak aintzat hartuta, aurrerantzean ehiza larria ere egin ahalko dela Gatzagako ehiza-barrutian. Hain justu, orkatzak eta basurdeak ehizatu ahalko dira, urteotan ugaritu egin direlako eta kalteak eragiten dituztelako.
Lehiaketa, 51.300 eurotan
Ehiza-barrutiaren kudeaketa lehiaketara ateratzeko proposamenaren gainean, berriz, udalbatzarrak onartu zuen 51.300 eurotan (BEZa barne) finkatzea haren prezioa. Orain baldintzen plegua osatu eta deialdia egiteko prozesu burokratikoari hasiera emango diote.