Egutegia zehazteaz batera, udako ludotekarako izenematearekin lotutako xehetasunak ere lotuta dituzte dagoeneko: ekainaren 14a baino lehen eman beharra dago izena, ludotekan bertan edo Labidean.
Ekimen ugari
Eta horrekin batera, iragarri dituzte, baita ere, ludotekaren bueltan antolatuko dituzten ekimenetako batzuk: uztailaren 18 eta 19an gaua pasatzeko irteera antolatu dute. Kamiseta eguna, Uraren eguna, Narrats eguna eta Patin eguna ere iragarri dituzte. Eta beste ekimen gehiago antolatuko dituztela baita ere. Datozen asteotan jakinaraziko dituzte xehetasun gehiago.