Iragarritakoez gainera, Labidea denda eta Gatz Museoa ere berbagai izango dituzte udal ordezkariek, bi kasuetan kudeaketa kontratua amaitu egiten delako.
Iazko eta aurtengo aurrekontuak
Horrekin batera, diru kontuak mahai gainean izango dituzte. Batetik, aurtengo aurrekontuarekin lotuta, kreditu aldaketa proposamena aztertuko dute. Eta bestetik, iazkoarekin lotuta, haren likidazioari buruzko informazioa partekatuko dute.
Eta gainontzean, bandera dela eta administrazioarekiko auzien epaitegiko sententziari buruzko informazioa emango dute, eta alkatetzaren komunikazioak eta emandako ebazpenak onartzea proposatuko dute.
Esandako moduan, 08:30ean hasiko dute batzarra. Ohikoa da, eta publikoa, beraz interesa duen edozeinek ateak zabalik izango ditu.