"Bi boluntario egongo dira, eramaten direnak konpontzen; izan ahal dira jostailuak, bizikletak, patineteak, baloiak… etxean izaten ditugun horiek", zehaztu dute elkartetik. Plazan antolatuko dute konponketa tailerra, 11:00etan hasita; eta azpimarratu dute beharra duen edozeinek eraman ditzakeela konpondu beharrekoak., aldez aurretik izena eman behar barik.
Mendi irteera
Domekan, berriz, Atxorrotzerako mendi irteera izango dutela gogora ekarri dute Gureletik. Eta hitzordua ere zehaztuta dute: "10:00etan plazan, denok batera joateko. Kasu horretan ere ez dago aldez aurretik izena eman beharrik".
Sanjuanetarako, dantza ikastaroa
Bestalde, iragarri dute dagoeneko ekainera begira ere badabiltzala ekitaldiak antolatzeko orduan; besteak beste, dantza ikastaroa antolatzea pentsatzen dabiltza: "Sanjuanak dira, eta asmoa da suaren bueltan dantza egiteko ikastaroa egitea. Joserra Perezek gidatuko du. Baina hemendik eta ekainera bitartean zehaztuko ditugu egunak, orduak eta baita lekua ere".