Oraingo astean edo hurrengoan landuko dute ortuen gaia. "Izan daiteke ortu hauetako bat eskuratzeko ezarritako baldintzak aldatzea jende gehiagoren eskaerak onartu ahal izateko… pentsatu egin behar", adierazi du zinegotziak. Eta horrekin batera gaineratu du erabakia dena delakoa ere, ahalik eta lasterren hartu gura dutela, ortu horiek beste norbaitek erabili behar baditu "aurten bertan" erabili ahal izan ditzaten.
Erabiltzeko moduan
Adjudikatuta dagoen ortuari dagokionez, berriz, nahi denean erabiltzeko moduan dago hura: "Orain arte eguraldiak ez du lagundu, baina laguntzen badu, nahi duenean has daiteke. Kontuan hartuta, hemen normalean maiatzean hasten dela ortuetako mugimendua, ba seguru aski, orduan hasiko da lantzen", esan du Saez de Biterik.