Neurketa ikusgarrienak beteranoenak izan dira. Agirre-Uribarren arrasatearrek 22-5 irabazi diete Zubizarreta-Moreno eibartarrei; oso ondo jokatu du Arrasateko bikoteak. Arrieta-Etxeberria (Anoeta) eta Lasagabaster-Alzolaren (Aretxabaleta) arteko lehia ere polita izan da, debagoiendarrek 22-17 galdu badute ere.
Eguerdian kimuek jokatu dute: lehenengo, Aranbarri-Bengoa (Zaramaga) eta Alberdi-Unanue (Azpeitia). Bikote azpeitiarra erraz nagusitu da (22-5) eta txapelketa irabazteko aukera asko dutela agerian utzi du. Jarraian, Zuazua-Gartzia (Aretxabaleta) eta Pazos-Lagunaren (Zaramaga) txanda izan da. Gasteiztarrek 8-22 irabazi dute.
Gainerako bi partiduak honela geratu dira: benjaminaurrekontuetan, Diaz de Zerio-Etxaniz (Azkoitia) bikoteak 22-5 irabazi dio Azkoaga-Bergaretxeri (Arrasate); eta benjaminetan, Arrondo-Ormazabal (Zegama) osatutakoak 22-15 Arana-Zuloaga aretxabaletarrei.