Eskoriatzako Zubizarreta anaiek aurrera egin dute txapelketan Amurrioko bikoteak lehiaketa uztea erabaki zuelako. Hala, Zegamako bikotearen aurka 22-19 irabazita final laurdenetan sartu dira eskoriatzarrak.
Giro ona pilotalekuan
Martxoaren 31n debagoieneko pilotari gutxik parte hartu zuten jaialdian. Hala ere, Gatzagako pilotalekua bete egin zen Zegamako eta Azpeitiko pilotariak ikusteko. Azpeitiko taldean bi lehengusuk jokatu zuten, Egiguren I.a eta Egiguren II.a pilotari profesional ohien bilobek, hain zuzen.
Hurrengoak, apirilaren 7an
Apirilaren 7an, 9:00etan hasita jokatuko diren partiduak:
Beteranoak
Agirrezabal - Salegi (Bergara) / Sorozabal - Artola (Bergara)
Benjamin aurrekoak
Etxaniz - Etxaniz (Azkoitia) / Azkoaga - Bergaretxe (Arrasate)
Beteranoak
Aguirre - Uribarren (Arrasate) / Zubizarreta - Moreno (Eibar)
Benjaminak
Arrondo - Ormazabal (Zegama) / Arana - Zuloaga (Aretxabaleta)
Kadeteak
Zubizarreta - Gastañaga (Bergara) / Zubizarreta - Astiazaran (Eskoriaza)
Alebinak
Aranbarri - Bengoa (Gasteiz) / Etxeberria - Etxaniz I (Bergara)
Alebinak
Zugasti - Zuazua (Aretxabaleta) / Alberdi - Unanue (Azpeitia)
Seniorrak
Lazkano - Zuazua (Arrasate) / Muguruza - Iñarra (Bergara)