Urteko txangoei dagokienez, lehena ekainean egingo dute, uda sasoia izanik, kostaldera. Eta bigarrena urrian izango da, kasu horretan, Nafarroa aldera. Hirugarren bat izaten dutela ere gogora ekarri du Joxe Gorosabelek, Toki Eder elkarteko idazkariak: "Gipuzkoako erretiratuen ibilaldira ere joaten gara. 8 bat kilometrokoa izaten da".
Gipuzkoako jardunaldi gastronomikoei dagokienez, bestalde, parte hartzeko gogotsu daude gatzagarrak, kontuan hartuta iaz eurek irabazi zutela probintzia arteko lehiaketa.
Batzorde aldaketarik ez
Eta horrez guztiaz gainera, elkarteko batzordea aldatzeko proposamena egin zutela ere kontatu du Toki Eder elkarteko idazkariak, baina hala ere, proposamenak fruiturik ez duela eman aitortu du, eta horrenbestez, orain artekoek segituko dutela adierazi du.
Bederatzi euro
Toki Eder elkarteak 38 bazkide ditu gaur egun. Bertako bazkide izateko bederatzi euro ordaindu behar dira urteko.