Bestalde, mendi zatia jausita dago, baita ere, Leintz Gatzagako errepide zaharrarenpeko zati batean.
Edozelan ere, egoeraren berri jakinarazi diete udal ordezkariek Gipuzkoako Diputaziokoei. Izan ere, Dorletarako errepidea Foru Aldundiaren ardura da.
Juan Luis Zabala Zerbitzuetako zinegotziak jakinarazitakoaren arabera, Diputazioko ordezkariak dagoeneko egon dira lekuan bertan, egoera ikuskatzen.