Aste Santura begira, oraingoz ez dute erreserbarik Gaztainuzketan

Ubane Madera 2013ko martxoaren 11

Bi aste besterik ez da falta Aste Santuko oporrak iristeko. Hala ere, ez dute opor giro larregirik sumatu Gaztainuzketako txaboletan. "Ez dugu erreserba bat bera ere, ez jatetxerako eta ezta txaboletarako ere. Egia da, hala ere, gehiago funtzionatzen dugula egunetik egunera, eta pasadizoan datozenek azken momentuan egiten dituztela erreserbak; eguraldiak ere zeresan handia izaten du.

Adibidez, oraingo astebururako azken momentuan etorri zaizkigu zortzi lagun zapatuan. Baina esan moduan, Aste Santuari begira ez dugu eskaera bat bera ere jaso. Eta txaboletan langile batzuk izaten ditugu tarteka, baina besterik ez", diote Gaztainuzketako maizterrek. 

Menu bereziak

Edozelan ere, Gaztainuzketa erakargarri izateko ahaleginak egiten segituko dute. Adibidez, jatetxean eguneroko menuaz gainera, plater konbinatuak eta menu bereziak eskaintzen dituzte, "25 eurokoak. Jendeak diru konkretu bat ordaindu gura du, ez gehiago. Eta menu bereziak dira arrakasta handien izaten dutenak. Bestalde, Itziarko baserri batekoak gara, eta eguneroko menuan baserriko produktuak sartzen ahalegintzen gara", kontatu dute. Erreserbetarako: 943 71 51 64. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak