Martxoaren 8 berezia ospatuko du Sorginak Emakume Elkarteak

Ubane Madera 2013ko martxoaren 8a

Sorginak Emakume Elkarteak 25 urteko ibilbidea egin du, eta, Martxoaren 8ko berezko ospakizunekin batera, zilarrezko ezteien ingurukoak ere landuko dituzte biharko, zapatua, egin duten hitzorduan. Gure Ametsa jatetxean elkartuko dira, 14:30ean. 

"Bazkariaren menuan izango dira entsalada, nahaskia, eta entrekota", esan du Rosa Urretak, Sorginak elkarteko kideak. Hori guztia, gainera, "prezio onean" emango dute. "Berez, izen-ematea asteon ixten da, baina azken momentuan izena emateko aukera badago. Labidea dendan egin behar da hori", adierazi du Urretak. Eta hark azpimarratu du, ohi den moduan, "Gatzagako emakume guztiak" daudela gonbidatuta. 

Aurtengo bidaia nora egin

Horrez gainera, Rosa Urretak jakinarazi du aurtengo bidaia nora egin ere komentatuko dutela. "Asmoa da bidaia berezia egitea, 25. urteurrenaren harira. Asteburu-pasak egin izan ditugu, baina elkartean emakumezko edadetuak daudela-eta, urteotan egun-pasak antolatu ditugu, batik bat. Oraingoan, urteurrena dela-eta, zerbait berezia egin gura dugu".  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak