Dorletako Ama txirrindulari taldea domekan aurkeztuko dute

Arantzazu Ezkibel Galdos 2013ko otsailaren 13a

Benjamin, alebin, infantil, kadete, gazte eta elite mailako 70 bat txirrindulari elkartuko dira domekan Dorletan. 11:00etan meza motz bat izango dute Santutegian, eta baita mailloten bedeinkapena ere. Ondoren, txirrindulariak Gatzagara joango dira eta Udaletxean taldeen aurkezpena egingo dute, eta luncha ere izango dute. Eskolako talde guztiak eta elite mailakoa egongo dira aurkezpenean.

Kanpanzar Harrobia Bainuetxea taldea

Elite mailako taldean 16 txirrindulari lehiatuko dira aurten. Gipuzkoako txirrindulariez gain, Araba, Katalunia, Errioxa eta Nafarroako txirrindulariak egongo dira Kanpanzar Harrobia Bainuetxea taldean, Ander Gallastegi zuzendariaren aginduetara. Elite mailakoek otsailaren 24an hasiko dute denboraldia, Soraluzen. Espainiako Kopan ere parte hartuko dute eta helburua txirrindulariei aukera bat ematea izango dela azaldu digute. Izan ere, eurekin batera talde profesionalek parte hartuko dute –Dorletako Ama talde amateurra da.

Herritarren laguntza

Kirol elkarteko Iñigo Azkaratek azaldu du herritarrak animatu nahi dituztela eurengana hurbiltzera. Izan ere, laguntza "ondo etortzen da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak