Helduek txikiteoarekin hasiko dute eguna, eta txikiek Gurelek gertatutako jolasak eginda. Hori bai, guztiek mozorroa aldean dutela. Eguerdi partean Soran hotelean dute hitzordua elkarrekin bazkaltzeko. Iaz erabaki zuten afaria beharrean bazkaria egitea eta ez dira damutu. 70 lagunek eman dute izena, heldu eta ume, eta bazkari ederrarekin batera, kantuak, musika, dantzak eta umore ona izango dira mahaiaren bueltako osagai nagusiak.
Arratsaldean jai giroa kalera aterako da. Umeek, berriz ere jolasean jarduteko aukera izango dute, eta helduek ospakizunarekin jarraitu "norberak gura duen arte" diote, " eta zeinek daki noiz arte izango den".