Inauterietako ekitaldiak gertatzen dabiltza Gatzagan

Mirari Altube Arrese 2013ko urtarrilaren 28a

Otsailaren 9an, Inauteri-zapatua, herri bazkaria egingo dute iaz legez eta txartelak dagoeneko salgai daude. Soran hotelean izango da bazkari hori, eta izena ere bertan eman beharra dago; azken eguna otsailak 2.

Herri bazkaria egingo dute iaz legez Inauteri-zapatuan, eta izen-emate epea dagoeneko zabaldu dute. Soran hotelean izango da bazkari hori, eta izena ere bertan eman beharra dago; azken eguna zapatua da, otsailak 2. Helduendako menuak 15 euro balio du eta umeendakoak, 10 euro.

Jai giroa, baina, bazkaldu baino lehen hasiko da. Goiz partean herriko kaleak eta bazterrak girotuko dituzte koadrilek, eta Gurel guraso elkarteko kideak ere ez dira geldi egongo: jolasak egingo dituzte mozorrotutako neska-mutikoekin.

Bazkalostea girotzeko musika izango dute Soranen bertan, eta arratsalde partean jai giroak jarraituko du: "Umore onean jarraituko dugu, eta arratsaldean ere beste jolas batzuk egingo ditugu neska-mutikoekin", jakinarazi dute Gurelekoek. Jaiak, gainera, "norberak gura duen arte jarraituko" duela diote, "afaria ere zabalik dago".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak