Korrikaren aitzakiatan afari dotoreaz gozatu zuten gatzagarrek

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko urtarrilaren 21a

Herriko Korrika batzordeak deituta, afaria egin zuten Gatzagako kultura etxean egubakoitzean. Erantzun bikaina izan zuen deialdiak, 40 lagun inguru bertaratu baitziren lagunarteko afarira.

Antolatu duen aurreneko ekimenaren gaineko balorazio positiboa egin du Korrika batzordeak. Rosa Urreta batzordeko kideak ere, kultura etxeko giro ona azpimarratu gura izan du: "Kantu liburuak atera ditugu gainera, eta laguntzeko, bi musikari egon dira, trikitia jotzen Eskoriatzako Imanol eta biolinarekin, berriz, Gatzako Javi".

Gatzagako Korrika batzordetik gaineratu dutenez, otsailera begira beste ekimen bat prestatzen hasiak dira: "Beharbada umeak izango dira hurrengo txandan protagonista". Martxoaren 21ean Korrika Gatzagatik pasa aurretik, beraz, egongo da zer egin batzordearen eskutik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak