Korrikaren etorrera girotzeko afaria egingo dute bihar Gatzagan

Mirari Altube Arrese 2013ko urtarrilaren 17a

Gatzagako Korrika batzordea geratu barik dabil lanean eta Korrika 18ren etorrera girotzeko eta harendako dirua batzeko hainbat ekintza antolatu dituzte datozen asteotarako. Bihar, egubakoitza, herri afaria dute elkartean eta 30 lagunetik gora elkartuko dira.

Korrika batzordeak egindako deiari herritarrek erantzun ezin hobea eman diote, eta lagun asko elkartuko dira afarian. "Afaldu bakarrik ez, umore ona lagun kantuan ere egingo dugu gero", jakinarazi du Iñaki Agirreurreta kultura zinegotzi eta Korrika batzordeko kide denak.

Gatzagak lau kilometro

Ez da Korrika batzordeak antolatutako lehen ekitaldia, Gabon aurretik angulen pisua asmatzeko apustua egin zuten eta. Datozen astoetarako dituzten asmoen artean daude: bolo txapelketa, otzara baten zozketa eta bertso afaria martxoaren erdian.

Horrez gain Korrika laguntzaile txartela eskuratzeko zer egin behar den argibideak emango dituzte, eta Gatzagari dagozkion lau kilometroak saltzen ere ahaleginduko dira datozen asteotan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak