Leintz Gatzagan ospatuko da debagoiendar guztiei irekita dagoen pilota txapelketa hau. Martxoaren hiruan hasita, hileroko igande batean egongo dira partiduak goieko 09:00etatik aurrera. Finaleko partiduak Leintz Gatzagako herriko festetan izango dira, irailak zortzi eta bederatzian.
Lehen mailako beteranoek, punpako pilota goxuekin jokatuko dute, eta bigarren mailakoek pilota oso goxuekin jokatuko dute.
Antolatzaileek lesioen kargu ez direla egingo esan dute.