Korrika pintxo poteoa egingo dute gaur eta apustua ere badago

Mirari Altube Arrese 2012ko abenduaren 21a

Osatu dute Gatzagan ere Korrika batzordea 18. Korrikaren inguruko ekitaldiak antolatzeko. Batzordea osatu eta dagoeneko hasi da lanean; herria girotze aldera Korrika pintxo poteoa egingo dute gaur, egubakoitza, (19:00-21:00).

Korrikari laguntzeko helburuarekin gainera, apustu edo porra berezia antolatu dute: angula porra. Debabarrenatik ekarritako angula biziak izango dituzte eta bi euroren truke zein pisu duten bota beharko dute herritarrek. Asmatzen duenak afari ederra egiteko aukera izango du angula horiekin.

Korrikaren inguruko ekitaldiok, baina, hasi besterik ez dituzte egingo gaur, eta urtarrilean kantu afaria egingo dute; hilaren 18an, hain zuzen. Gaur hasiko dira jasotzen izenak afari horretarako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak