80 urteko gizonezko bat mendira irten zen atzo, eguaztena, perretxiko bila, baina, iluntzean etxeratzen ez zela ikusirik, Ertzaintzara deitu zuten haren senitartekoek. Abisua jasota, ertzainek bilaketari ekin zioten eta onik aurkitu zuten; Leintz Gatzagako gizonezkoa zanga batean harrapatuta zegoen, atera ezinik. Suhiltzaileek erreskatatu zuten eta handik Arrasateko eskualde ospitalera eraman, goizaldeko hiruak inguruan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.