Interesatzen zaizu politika?
Bai, politikoek hartzen dituzten erabakiek eragain zuzena dutelako edozein Estaturen etorkizunean eta are gehiago Euskal Herrian.
Eta Legebiltzarrerako hauteskundeak?
Bai, noski.
Zer iruditzen zaizu aurreratu izana?
Beharrezkoa. Oraingo legebiltzarrak ez ditu herri honetako sentsibilitate politiko guztiak ordezkatzen.
Bereziak izango dira?
Bai. Oraingoan alderdi politiko guztiek izango dute parte hartzeko aukera. Bestalde, gainean daukagun krisi ekonomiko-sozialari aurre egiteko jarraitu beharreko bidea markatu beharra dago.
Zer dago jokoan, zure ustez?
Alde batetik, alderdi abertzaleek eta ez abertzaleek duten babesa erakutsi dezaketen hauteskundeak dira. Bestalde, egoera ekonomiko eta soziala bideratzeko aukera dago jokoan; hau da, gure identitatea eta etorkizuna.
Botoa emateko asmorik bai?
Bai.
Kanpainak baldintzatu dezake zure botoa?
Ez.
Ongi deritzozu hauteskunde ostean paktuak egiteari?
Gehiengoak aukeratutakoa izan beharko luke lehendakariak baina, Euskal Herrian dauden alderdi guztiak kontuan izanda, "normala" ikusten dut paktuak egotea. Batzuk ulergarriak iruditzen zaizkit; beste batzuk, lotsagarriak.
Nork uste duzu irabaziko dituela hauteskundeak?
EH Bilduk edo EAJk.
Eta nor izango dela lehendakari?
Agian Urkullu, baina Laura Mintegik era aukera asko ditu.
Zer eskatuko zenioke lehendakari berriari?
Euskaldun hitzak suposatzen duenagatik lan egitea, programan agindutakoa betetzea (errespeta ditzala bozka eman diotenak) eta krisiaren aurrean ahulen daudenengan murrizketarik ez egitea, hau da, estatu espainolak ildo guzti hauetan egin duenaren aurkakoa egitea.
Orain arte izan ditugun lehendakarien artetik gehien gustatzen zaizuna?
Ez nuke jakingo esaten zein izan den onen,a momentu bakoitzak erantzukizun ezberdinak eskatzen dituelako, baina badakidana da zein izan den nire ustez txarrena, eta aldaketa baten beharrean gaude.