Iratxe (Aiegi) izango dute helmuga Gatzagako erretiratuek, eta handik gertu dauden parajeetara joko dute gero: "Iratxekoek antolatzen dizkigute irteerak, Artaxoa ezagutzera esaterako, edo upategi batera bisita… eta gero bertara itzultzen gara bazkaltzera. Giro ederra sortu izan da bazkalostean ere", diote Toki Ederreko kideek. Lizarrako azokatik bueltatxo bat ematea ere gustuko dute gatzagarrek etxerako bidea hartu aurretik.
Bazkide ez direnei zabalik
Erretiratuen elkarteak autobusa jarriko du –30 lagunendakoa udaberriko irteeran– eta bazkaria norberaren kontu izango da. Hala, bazkide ez direnei ere joateko aukera eskaini diete autobusean lekua egonez gero. Horiek urteko bazkide kuota ordaindu beharko dute aurretik.