Eguraldia lagun gurako lukete hondartza inguruan jolasean jardun eta ibilalditxoak egiteko, baina bestela ere ez dute aspertzeko asmorik. Irteerara joango diren gehienak ume txikiak dira gurasoekin –gazteek beste hitzordu batzuk dituzte–, eta horiendako moduko ekintzak antolatuko dituzte bertan.
Astelehenean ludoteka zabalik
Bestalde, Gurelen ardurapean dauden ludoteka eta liburutegia astelehenean, urriak 1, zabalduko dituzte. Ikasturtea nobedade bakarrarekin hasiko dute, begirale aldaketa. Dena den umeek ondo ezagutzen duten gazte batek hartuko duela ardura jakinarazi dute Gurelekoek.
Ohiko ordutegia izango du ludotekak –astelehenetik egubakoitzera, 17:00etatik 19:00etara–, eta beste urte batzuetako egitarauari jarraituko diote.