Logroñora joango dira 'sorginak' zapatuan

Mirari Altube Arrese 2012ko irailaren 19a

San Mateo jaiak ezagutzera joateko asmoa dute Sorginak Emakume Elkarteko kideek. Zapatuan, hilak 22, joango dira eta izena emateko epea gaur, eguaztena, bukatuko da. Labidea dendara jo behar dute interesatuek.

Egun-pasa ederra egiteko asmoarekin joango dira Gatzagako sorginak Logroñoko San Mateo jaietara. Bertan topatuko dituzte: feria ekologikoa; dastatze ezberdinak; dantza erakustaldiak; txaranga doinuak… Eta emakumeen umore ona tarteko "ondo baino hobeto pasatuko dutela" diote. Horregatik herriko emakume guztiak anima daitezen gura dute talde ederra osatu eta egun-pasa polita burutzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak