Erretiratu eguna, kartak eta kantuan

Txomin Madina Milikua 2012ko irailaren 17a

Leintz Gatzagako erretiratuek gustura jan zuten zapatuan Eusebio Villarrek gertatutako bazkaria. Erretiratuen Eguna egin zuten egun horretan, kultur etxean batu ziren bazkarira azaldutako 28 lagunak. Zinegotzi eta bolondresak egon ziren jana zerbitzatzen. Bazkal ostean, karta-jokoan, batez ere briska eta musean, eta kantuan ibili ziren, afaltzeko ordua heldu arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak