Nagusiendako bizikleta martxa Gatzagako inguruko mendietan egingo dute, eta guztira 32 kilometroko ibilbidea prestatu dute. Hala, Aurdingo eta Marotoko gainak izango dira puntu garaienak, eta, jatekoen eta edatekoen postua Gatzagan egongo da, 20 kilometro inguruan (federatuta ez daudenek 15 euro, federatuek 12 euro). Aldi berean haurrendako bizikleta irteera ere antolatu dute antolatzaileek. Horiek Gatzagatik Dorletako Santutegirako joan-etorria egingo dute, eta 10:30ean hasiko dira.