Iaz baino bi egun gutxiago dituzte jaiek eta aste bukaeran izango dira ekitaldiak. Egubakoitzean, bezpera, hutsik egiten ez duten bi hitzordu garrantzitsu izango dira: amabirjinaren bederatziurrena Dorletako santutegian eta ondoren mokadutxoa; eta rock kontzertuak, bost talderekin.
Bihar, ostera, bada berrikuntzarik: herri bazkaria –azken urteotan afaria egin da–. Oraindik txartelak salgai dituzte Labidea dendan eguena artean. Horrekin batera Otxandiokoei ongietorria, meza nagusia, mus eta bolo txapelketak, umeendako jolasak eta reggae kontzertua izango dira.
Eta domeka kirolak eta musikak girotuko dute. Batetik, mendi bizikleta ibilaldia eta pilota partiduak izango dira, eta bestetik, mariatxi eta batukada doinuak jaiak agurtzeko.
Andramaixetako egitaraua
Irailak 7, egubakoitza
- 18:00, jai hasiera: etxafuegoak, bonba japoniarrak eta zezen mekanikoa.
- 19:00, amabirjinaren bederatziurrena Dorletako santutegian, Eskoriatzako abesbatzak lagun eginda. Ondoren mokadutxoa.
- 22:00, rock kontzertuak plazan: Drop!; Lucas Prest; Interprete Desconocido; Strikers; eta Gazte Iraultza.
- 01:00, zezen mekanikoa.
Irailak 8, zapatua
- 11:00, Otxandiokoei ongietorria.
- 12:00, meza nagusia Dorletako santutegian, Eskoriatzako abesbatzak lagun eginda.
- 13:00, triki-bertso poteoa: Leire, Eider eta Maider trikitilariak eta Aramaioko bertso eskolako kideak.
- 14:30, herri bazkaria.
- 16:30, mus eta briska txapelketak.
- 17:00, ohe elastikoak umeendako, plazan.
- 17:30, futbolin txapelketa.
- 20:00, bolo txapelketa.
- 22:30, kontzertua Akatz reggae taldearekin.
Irailak 9, egubakoitza
- 09:30, mendi bizikleta zeharkaldia.
- 13:00, Tolin mariatxia: kanta mexikarrak eta rantxerak.
- 17:00, pilota partiduak.
- 19:00, Burrunba Kelele batukada taldearen ekitaldia.