Lehenengo fase hura herrian bertan abiarazi zuten, eta iturri inguruan, Ostatu parean eta beste bi gunetan egin ziztuzten zuloak. Jarraipena eman diote orain, beste hiru zundaketa eginda. Joan den astean Arrate baserri gaineko pinudian eta gas deposituaren inguruan sartu zituzten inklinometroak, eta egunotan, bolatoki gaineko soloan jarriko dute. 35 metrotara sartzen dituzte eta gero jarraipena egin mugimendurik izan duten jakiteko.
Sistema berritzailea
Ez dira izango aurtengo zundaketa bakarrak. Udazkenean, irail edo urri inguruan, beste batzuk egiteko asmoa duela Aldundiak, iragarri dute Udal ordezkariek. Orduan, baina, sistema berritzailea erabiliko dute neurketak egiteko, aparatu elektroniko bidez, hain zuzen. Horiek, lurrean sartu beharrean pilotalekuko eta autobus geltoki inguruko hormetan sartuko dituzte. "Pilotalekuko hormak pitzadura batzuk ditu eta mugimenduaren ondorioz den jakin ahal izango da", diote.
Ikerketa borobildu
Aurreko agintaldiko Udal ordezkariek eskatuta egin zituzten lehen zundaketak Gatzagan, "herria mugitu egiten den susmoa" zutelako. Eta aurten egingo dituzten horiekin borobildu egingo dute 2010ean hasitako ikerketa.