Estatu mailan egindako kanpaina da Aquariusena, eta 50 herri daude sartuta. Kanpainak irailaren 30a bitartean iraungo du, hortaz, adoptatuen zerrenda oraindik asko luza daiteke. Izan ere, Gatzagara etorri gura duten "umezurtzen" eskaerak gora eta gora doaz. Eskaera horiek Aquarius enpresak berak kudeatzen ditu, baita onartu eta baztertu ere.
Bando bidez iragarri
Onartutako horien zerrenda udaletxera bidaliko dute gero, eta Udalaren konpromisoa da bando bidez iragartzea. Oraindik ez dutela jaso zerrendarik jakinarazi dute udaletxean.
Bestalde, onartuak izan diren horietako bi lagun turismo bulegoarekin jarri dira harremanetan herriaren gaineko argibide eske. Eta irailean joateko asmoa agertu dute.