Zapatuan egitekoak ziren talo tailerra irailera atzeratu dute

Mirari Altube Arrese 2012ko uztailaren 19a

Gurel guraso elkarteak zapaturako, hilak 21, talo tailerra iragarri zuen, baina hainbat arazo tarteko bertan behera utzi dute. Irailean, Andramaixa jaien ostean, egingo dute.

Bestalde, Dorleta ingurura gaua pasatzera joateko asmoa ez dute baztertu Gureleko kideek. Horretarako, baina eguraldia lagun izan behar dutela jakinarazi dute, eta egunotan galdetuko dutela gurasoen artean "gogorik dagoen edo ez".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak