Paintballean jolastera joango dira bihar gazteak

Mirari Altube Arrese 2012ko uztailaren 13a

Gurel guraso elkarteak herriko gazteendako irteera antolatu du biharko, hilak 14. Paintballean jardutera joango dira Galarretako jolas gunera (Araba). 09:30 inguruan Gatzagatik atera eta 10:30ak aldean hasiko dira jolasean.

Behin bukatutakoan inguru hartan bazkaltzeko asmoa dute, eta hala, egun pasa dotorea egin. Orain arte umeendako antolatu izan dituzte ekintza gehienak Gurelekoek, baina gazteekin ez daudela ahaztuta erakutsi dute.

Talo tailerra hilaren 21ean

Bestalde, hurrengo zapatuan, hilak 21, talo tailerra egingo dute neska-mutikoekin. Herriko hainbat lagunek irakatsiko diete txikiei zelan egin taloak, eta plantxak kalean jarrita jardungo dute lanean. Behin jatekoa gertatuta afari-merienda eginda bukatuko dute arratsaldea. Gureleko kideek jakinarazi dute aurrez izena ematea komeni dela zenbat osagai erosi jakiteko "batez ere zenbat kilo irin".

Uztaila bukatu baino lehen Dorleta ingurura gaua pasatzera joatea umeekin aztertzen dabiltza guraso elkartekoak. Hala erabakiz gero jakinaraziko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak