Zazpi norgehiagoka jokatu dira gaur, domeka, Gatzagako pilotalekuan, tartean Gatzagako pilota txapelketako lau finalerdi.
Kadete mailako lehenengo finalerdia Amurrioko bikoteak irabazi du Aramaioko bikoteari 22-19 irabazita. "Pena handia hartu dute", adierazi du Mauri Zubillagak. "Aramaion pilotak indar handia hartu du eta merezi zuten aurrera egitea".
Arrasateko hiru bikote finalera
Kadete mailako bigarren finalerdian, berriz, Arrasateko bikoteak egin du aurrera bergararrei 22-16 irabazita. Benjaminetan zein jubeniletan ere Arrasatekoek egin dute aurrera; benjaminek 22-20 irabazi diote Amurriokoei, eta jubenilek 22-16 bergararrei.
Benjaminen partidu izan du batez ere gogoan Zubillagak. "Errastik fenomeno jokatu du. Galtzen joan dira partidu hasiera osoa, baina irabazi egin nahi zuen eta dena eman du. 9-10 urterekin partidu ikusgarria egin du".
Mauri Zubillagak erabakita dauka haurren finalak jokatzeko eguna; irailaren 2an, domeka izango da.
Haurren finalak irailaren 2an jokatuko dira.