Herririk ez baduzu, etorri Gatzagara

Arritxu Barruso 2012ko ekainaren 29a

Oporrak iristen direnean asko eta asko nor bere herrira joaten da, baina hiriburuetan hazi eta bizi diren beste askok ez daukate herririk. Aquariusek dio: "Herri bat duena zortekoa da". Publizitate kanpaina deigarriak eta dibertigarriak egiten ditu beti Aquarius markak, eta, oraingo honetan, herririk ez duten horiei herri bat emateko helburua azaldu du.

Bada, Aquariusek hiritar edo "urbanita umezurtz" horiendako egiten dituen proposamenen artean dago Leintz Gatzaga, Elantxobe (Bizkaia) eta Urritzolarekin (Nafarroa) batera.

Bizilagun xarmangarriak 

Aquariusek Gatzagaren inguruan dio gatzarekin lotura handia duen herria dela eta bertako bizilagunak salatuak eta xarmangarriak direla. Oraingoz, 400 eskaritik gora jaso dituzte eta Gatzagak 60 lagun inguru adoptatu ditu. Aquariusek berak erabakitzen dun egun-pasa edo arratsalde-pasa Gatzagara joan nahi duten hiritar umezurtz horietatik zein onartu. 

Eta zer aurkituko dute hiritar horiek Gatzagan? Eskaintza bereziak bertako jatetxe, taberna edo bisita gidatuetan. Turismo Bulegoko Aitziber Gorosabelek adierazi du hasieran zalantzak izan zituzten arren, kanpainan parte hartzea erabaki zutela, herria promozionatzeko beste modu bat izan daitekeelako.

Udan, beraz, beste turismo mota bat ere etorriko da gurera: hiriko umezurtzak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak