Ohitura duten legez, ilunkaran sardinak erreko dituzte San Migel plazan (21:00) eta ondoren sua isiotuko dute (22:00). Dantzan egingo dute gero herritarrek suaren inguruan, hain zuzen gaur egindako ikastaroan ikasitako dantza. Ez dela izango San Juan dantza jakinarazi digute, samurragoa baizik; hala, ume, gazte eta heldu, guztiak anima daitezen.
Dorletan su txikia
Gurel guraso elkarteak ere hainbat ekitaldi antolatu ditu aste bukaerarako. Bihar, esaterako, ludotekaren ikasturtea agurtuko dute kalean egingo dituzten jolasekin.
Eta zapatuan, udako solstizioaren ongietorria ospatuko dute egun pasa eginda. Goiz partean Dorletara joango dira su txiki bat egin eta egunaren gaineko istorioak kontatzera, eta gero elkartean bazkalduko dute. Arratsaldean, ostera, irak banatuko dituzte herriko atarteetan sasoi batean egiten zuten legez. Eta gauean Udalak antolatutako ekitaldiekin egingo dute bat.