Dorleta pilota txapelketako lehen finalerdiak jokatu dituzte

Mirari Altube Arrese 2012ko ekainaren 10a

Dorleta pilota txapelketako hainbat finalerdi jokatu dituzte gaur goizean Gatzagako frontoian. Partidurik biziena eta lehiatuena Aramaio eta Gasteizko benjaminek jokatutakoa izan da; azkenean gasteiztarrak nagusitu dira (21-22).

Mauri Zubillagak antolatutako txapelketa azken txanpan sartu da, eta poliki-poliki finalean izango diren pilotarien izenak ezagutuz doaz. Gaur kadete eta haurren partidu bana bertan behera geratu dira pilotarien lesioegatik, baina gainerakoak jokatu dituzte.

Beteranoen artean Mallabiakoak nagusitu dira gatzagarren aurka; Bergarakoak Legutiokoen aurka (22-9) eta Aretxabaleta eta Arrasateko bikotea, Oñatikoaren aurka (22-10). Eta kadeteetan Arrasateko bikoteak egin du aurrera Zaramagakoari irabazita (22-14).

Partidurik biziena eta lehiatuena benjaminek jokatu dute, Gasteiz eta Aramaioren artean: "Gasteiztik 10 urteko neska etorri da eta zelako partidua egin duen!" Azkenean gasteiztarrak nagusitu dira (21-22) eta finalean izango dira irailaren 8an.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak