Eusko Jaurlaritzaren 2011ko ehiza legeak hala eskatuta egin behar izan du plan tekniko hori, eta enpresa bat hartu dute horretarako –aurrekontuan 4.000 euro horretara bideratuta–.
Behin plana eginda, orain Foru Aldundiaren oniritzia jaso behar du horrek. Datorren astean daukate bilera Aldundiko ordezkariekin eta bertan adostuko dituzte ehiza postuen gaineko kontuak: "Plan teknikoa orain arteko postuekin egin dugu, ez dago aldaketarik horri dagokionez. Hala ere, bileran adostuko dugu postu kopurua aldatzeko modurik dagoen, hau da, gehiago jar daitezkeen; izan ere, azken berba Aldundiak dauka", dio Imanol Saez de Viteri zinegotziak.
Gatzagako hainbat ehiza postu Gipuzkoako federazioaren eskuetan dauzkate utzita, baina iaz bukatu zitzaion kontratua federazioari, eta aurten berriro deituko du lehiaketa Udalak. Horregatik plana lehenbailehen onartu, eta kontua uda aurretik bideratuta utzi gura dute.